miércoles, 19 de diciembre de 2007

Web 2.0 eta informatikari euskaldunak

Berrian 2007ko maiatzaren 9an idatzi zuten artikulu bat aurkitu dut bertan Donostian, Miramoneko Teknologia Elkartegiko eraikin nagusiko aretoetan, maiatzaren 10ean egin zuten informatikari euskaldunen seigarren bilkurara gonbidatzen du jendea. Baina ginbidapen hori luzatu baino lehen web 2.0 plataformari buruz hitz egiten dute.Zer diren, eta beraiekin zer egin daitekeen. Oso interesgarria benetan.

Web 2.0 intenet berria

Horra hor web 2.o buruz, nire moduan, unibertsitaterako lan bat egin behar zuen beste ikasle baten lana. Komentarioek txukun dagoela diote. Beraz, hemen jartzen dute norbaitek irakur nahi baldin badu.


Edonon gaudela ere ...
Azkenean amaitu dut Unibertsitaterako egin beharreko lana, nik Web 2.0 proposatu nion irakasleari eta honek baiezkoa esan zidan gaiari ezer ez jakingo balu bezala, harridura aurpegiz baina ez dakit nik benetan horrela izango den; hala era lana ez dut Unibertsitatean eman oraindik, zenbait aldaketa egin daitezkelako.
Suposatzen dut Goienan honi buruz gehiago dakien jendea dagoela eta horrela pertsona hauen aholkua jaso nahi dut, ea zer gehiago jarriko zuten beraiek, ea zer aldatuko zuten; iritzia soilik, nolabaiteko feedbacka sortuz. Bestalde Web 2.0ari buruz ezertxo ere ez dakien pertsona bati nahiko interesgarria irudituko zaio lanatxoa ene ustean, ideiak nahiko ongi eta garbi azaltzen baititu.
Estekak:
.pdf formatuan

miércoles, 12 de diciembre de 2007

Tim O´Reilly



Interneten gertatzen ari diren aldaketen erreferente nagusietako bat da Tim O´Reilly software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna, eta hemen duzu berriak egin zion elkarrizketa 2006ko urriak 8an irakurteko aukera.

jueves, 6 de diciembre de 2007

Web 2.0: blogak

Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.
Blogen ezaugarriak
Goiko definizioan azaldu ditugu hainbat ezaugarri, baina gustatzen zait Mutilmediak nola sailkatzen dituen:

Doakoak edo ordainpekoak. Blog gehienak doakoak dira, eta horretarako erabiltzen dira blog plataformak (Blogger, La Coctelera, Blogari.net,edo Blogak.com adibidez). Ordainpekoak ere izan daitezke, adibidez, TypePad plataformak egiten dituenak.
Libreak. Bakoitzak nahi duena esan ahal du bere blogean.
Kronologikoak. Gaur idatzitako mezua atzo idatzitakoaren gainean agertuko da.
Irekiak. Kasurik gehienetan, blogariak horrela erabakitzen badu, irakurleak aukera du erantzuteko. Eta beste irakurle batek azken horri erantzuteko, eta horrela, ad infinitum. Kasu horietan, ziber-elkarrizketa bat sortzen da, blogek eskaintzen duten ezaugarririk interesgarrienetako bat.
Kategorietan sailkatua. Tag edo etiketak erabilita, artikulu bakoitza kategoria batean sar daiteke: musika, kultura edo teknologia, besteak beste. Horrek laguntzen du hor pilatzen doan informazioa antolatzen, eta, horri esker, askoz ere errazagoa da informazioa bilatzea.
Blogen elementuak
Blog batean argitaratzen den mezu bakoitzak horrelako elementuak izan ohi ditu:

Izenburua. Horrek ematen dio izena mezuari.
Testua. Hor dago mezuaren mamia. Loturez zipristindua joango da, seguruenik.
Erantzunak. Irakurleek utzitako iruzkinak.
Permalink. Lotura iraunkorra, eta erabiltzen da artikulu edo mezu hori aipatu nahi denean lotura batean.
Data. Adierazten du zein egunetan eta ordutan argitaratu den mezua.
Etiketak. Blog gehienek aukera dute, etiketak erabilita, edukiak kategorizatzeko.
Trackback. Lotura bat da beste blog bati egina, eta erabiltzen da batean eta bestean gaia bera denean.
Blog motak
Perretxikoak moduan ugaldu dira blogak, baina denak ez dira berdinak, hainbat blog mota daude. Guk batzuk ekarriko ditugu sailkapen honetara:

miércoles, 5 de diciembre de 2007

"Web 2.0 El usuario, el nuevo rey de Internet" Liburua salgai


Datu pertsonalak





Izena:
Ismael Nafría
Lugar:
Madrid, Spain
ParaSaber.com-eko zuzendaria. Internet mundua eta teknologia berrien inguruan asko dakien kazetaria,"Web 2.0. El usuario, el nuevo rey de Internet (Gestión 2000, 2007) y "Sr. Director: Les millors cartes dels lectors de La Vanguardia" (Ara Llibres, 2004) liburuak idatzi ditu. 1999ko urtarriletik 2005eko urtarrilera, astero "La Crónica" zutaberaren egilea Vanguardia Digital aldizkarian, eta internet inguruko biltzar askotan ponente gisa aritu da, bai estatu mailan eta baita biltzar internazionaletan. Beste lan pila bat egin ditu, eta hauen berri, eta "Web 2.0 El usuario, el nuevo rey de Internet" liburuaren inguruan informazio gehiago jakin nahi baduzu: non erosi... klik egin eta kitto.

lunes, 3 de diciembre de 2007

Gaur kasualitatez, internet erabiltzen ari nintzela, web 2.0 inguruan aritzen zen web gune batekin egin dut topo. Asko eta asko idatzi da web 2.0 munduaz, askok esan dute, nahiz eta zer den jakin, esplikatzeko orduan ez zekitela nola adierazi zer zen. Ba, hemen dituzu web 2.0 inguruko zalantza nagusien erantzunak.

martes, 27 de noviembre de 2007