jueves, 6 de diciembre de 2007

Web 2.0: blogak

Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.
Blogen ezaugarriak
Goiko definizioan azaldu ditugu hainbat ezaugarri, baina gustatzen zait Mutilmediak nola sailkatzen dituen:

Doakoak edo ordainpekoak. Blog gehienak doakoak dira, eta horretarako erabiltzen dira blog plataformak (Blogger, La Coctelera, Blogari.net,edo Blogak.com adibidez). Ordainpekoak ere izan daitezke, adibidez, TypePad plataformak egiten dituenak.
Libreak. Bakoitzak nahi duena esan ahal du bere blogean.
Kronologikoak. Gaur idatzitako mezua atzo idatzitakoaren gainean agertuko da.
Irekiak. Kasurik gehienetan, blogariak horrela erabakitzen badu, irakurleak aukera du erantzuteko. Eta beste irakurle batek azken horri erantzuteko, eta horrela, ad infinitum. Kasu horietan, ziber-elkarrizketa bat sortzen da, blogek eskaintzen duten ezaugarririk interesgarrienetako bat.
Kategorietan sailkatua. Tag edo etiketak erabilita, artikulu bakoitza kategoria batean sar daiteke: musika, kultura edo teknologia, besteak beste. Horrek laguntzen du hor pilatzen doan informazioa antolatzen, eta, horri esker, askoz ere errazagoa da informazioa bilatzea.
Blogen elementuak
Blog batean argitaratzen den mezu bakoitzak horrelako elementuak izan ohi ditu:

Izenburua. Horrek ematen dio izena mezuari.
Testua. Hor dago mezuaren mamia. Loturez zipristindua joango da, seguruenik.
Erantzunak. Irakurleek utzitako iruzkinak.
Permalink. Lotura iraunkorra, eta erabiltzen da artikulu edo mezu hori aipatu nahi denean lotura batean.
Data. Adierazten du zein egunetan eta ordutan argitaratu den mezua.
Etiketak. Blog gehienek aukera dute, etiketak erabilita, edukiak kategorizatzeko.
Trackback. Lotura bat da beste blog bati egina, eta erabiltzen da batean eta bestean gaia bera denean.
Blog motak
Perretxikoak moduan ugaldu dira blogak, baina denak ez dira berdinak, hainbat blog mota daude. Guk batzuk ekarriko ditugu sailkapen honetara:

No hay comentarios: